Girotuz
Hasiera arrow PRESENTACIÓN
Etxeetako energia kontsumo iraunkorra

TermostatoBerotegi efektuko gasak sortzearen arrazoi nagusietako bat etxeko elektrotresnekin edota argiekin energia elektrikoa gehiegi eta arduragabe erabiltzea da; izan ere, klima aldarazten lagundu baino ez dugu egiten ohitura horiekin.

Ikastaro honetan, etxeetako energi iturri ohikoenak aztertuko ditugu, haien kontsumoak, galerak, kostuak, inpaktuak... Era berean, energia aurrezteko gomendioak eta aholku praktikoak ere emango ditugu, baita gure argindarraren fakturan euroak aurrezteko ere. Aholku eta gomendio horiek guztiak gure etxeetan aplikatzen errazak izango dira, baina gure gizartea modu iraunkorragoan garatzeko ekarpentxoa egiten irakatsiko digute.

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK:

Hartzaileak: EHUko ikasle, irakasle eta A.Z.L.ak, gaiari buruzko ezagutza berezirik ez dutenak.

Ikastaro/taldeko gehienezko ikasle kopurua: 30 pertsona.

Eskola orduak: 15 ordu ikastaro/talde bakoitzeko.

Eskolak ematen diren epearen iraupena: 3-4 aste ikastaro/talde bakoitzeko.

Lan-erritmoa arrunki: 5 ordu asteko.

Titulazioa: probetxu ziurtagiria eta/edo EHUko aukera askeko kreditu 1.

Zuzendaritza: Raúl Rodríguez eta Eugenio Perea (Labein-Tecnalia)

Sarbidea: Eusko Ikaskuntzako web gunetik, Asmoz Fundazioko plataforma telematikora daraman estekarekin.

Egitaraua: egin klik hemen ikastaroaren egitaraua ikusteko

Metodologia: on line + instalazio interesgarri batera bisita (Amorebietako ziklo konbinatuko planta termikoa).

Material didaktikoak, diziplina bakoitzean aditu diren irakasle ospetsuek prestatu dituzte, eskolak emango dituztenak. Ikasgai bakoitzak, irakasle arduradunak prestaturiko sarrera bat eta ikasleak jasoko duen material gehigarria biltzen ditu.

Ikaslea, bere gako pertsonala idatziz, ikastaroko web-orrian sartu ahal izango da:

  • Unitate didaktikoak ikusteko

  • Ikasgai bakoitzeko material gehigarria kontsultatzeko

  • Irakasleei bere zalantzak azaltzeko

  • Debateetan parte hartzeko

  • Ariketa praktikoak egiteko

  • Idazkaritzarekin harreman pertsonalizatua izateko

Ikastaroaren arduradun teknikoak zerbitzu zuzen, pertsonalizatu eta iraunkorra eskainiko die ikasleei, eta ikastaroari ahalik eta etekinik handiena ateratzen lagunduko die.

Ebaluazioa etengabe egingo da: beharrezkoa da ariketa praktikoak egitea, bisitetara joatea eta ikastaroko mintegi zein debateetan parte hartzea.

Hasiera data: 2008ko apirilak 14.

60 euroko saria eztabaidako post (ekarpen) hoberenari.

Izena emateko epea: 2008ko apirilaren 14 arte.

Prezioa: 10 €.

 

Formulario de inscripción

ANTOLATZAILEA

Ingema

 

Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza

COLABORA


Gobierno Vasco - Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales

Créditos libre elección UPV


UPV/EHU