| Energia eta berriztagarriak: ikuspegi globala |
| ORGANIZACIÓN |
| CARACTERÍTICAS |
| METODOLOGÍA |
| PROGRAMA |
| DOSSIER |
| INSCRIPCIÓN |
| PRESENTACIÓN |
| ORGANIZACIÓN |
| CARACTERÍSTICAS |
| METODOLOGÍA |
| PROGRAMA |
| DOSSIER |
| INSCRIPCIÓN |
ACCESO AL CURSO
| Energia eta berriztagarriak: ikuspegi globala |
Klima aldaketak alde batetik eta erregai fosilen agortzeak bestetik, geure kontsumo ereduak aldatzera behartzen gaituztelako iritzia gero eta zabalduago dago. Askoren ustez, gizateria energia krisi global larri baten atarian omen dago. Hala ere, egungo gizartean energia kontsumoa guztiz egunerokoa den arren, energiari lotutako gaiak oso ezezagunak eta arrotzak dira, bereziki heziketa oso teknikoa ez daukaten pertsonentzat. Ikastaro honetan, energiari lotutako kontzeptu nagusiak azaltzeaz gain (energia-katea, naturan agertzen zaizkigun energia-fluxuak, sare elektrikoaren funtzionamenduaren muina eta abar), energia sistemaren eta balizko krisiaren oinarriak aztertuko ditugu: egungo energia kontsumoaren ezaugarriak eta etorkizunerako joerak; petrolioaren ekoizpen gorena; energia fluxu berriztagarrien ezaugarriak eta potentzialtasuna... Ikastaroaren amaieran, etorkizunari begira energia kontsumo iraunkorrean oinarrituko den gizarte bat eraikitzeko erronkak zeintzuk izan daitezkeen zehazten saiatuko gara.IKASTAROAREN EZAUGARRIAK:Hartzaileak: EHUko ikasle, irakasle eta A.Z.L.ak, gaiari buruzko ezagutza berezirik ez dutenak. Ikastaro/taldeko gehienezko ikasle kopurua: 30 pertsona. Eskola orduak: 15 ordu ikastaro/talde bakoitzeko. Eskolak ematen diren epearen iraupena: 3-4 aste ikastaro/talde bakoitzeko. Lan-erritmoa arrunki: 5 ordu asteko. Titulazioa: probetxu ziurtagiria eta/edo EHUko aukera askeko kreditu 1. Zuzendaritza: Gorka Bueno Mendieta. EHUko Elektronika eta Telekomunikazioak Saila. Sarbidea: Eusko Ikaskuntzako web gunetik, Asmoz Fundazioko plataforma telematikora daraman estekarekin. Egitaraua: egin klik hemen ikastaroaren egitaraua ikusteko Metodologia: on line + instalazio interesgarri batera bisita (Oiz mendiko parke eolikoa). Material didaktikoak, diziplina bakoitzean aditu diren irakasle ospetsuek prestatu dituzte, eskolak emango dituztenak. Ikasgai bakoitzak, irakasle arduradunak prestaturiko sarrera bat eta ikasleak jasoko duen material gehigarria biltzen ditu. Ikaslea, bere gako pertsonala idatziz, ikastaroko web-orrian sartu ahal izango da:
Ikastaroaren arduradun teknikoak zerbitzu zuzen, pertsonalizatu eta iraunkorra eskainiko die ikasleei, eta ikastaroari ahalik eta etekinik handiena ateratzen lagunduko die. Ebaluazioa etengabe egingo da: beharrezkoa da ariketa praktikoak egitea, bisitetara joatea eta ikastaroko mintegi zein debateetan parte hartzea. Hasiera data: 2008ko apirilak 14. 60 euroko saria eztabaidako post (ekarpen) hoberenari. Izena emateko epea: 2008ko apirilaren 14 arte. Prezioa: 10 €. |